SARTU, IRAKURRI, ENTZUN, IKUSI ETA GOZATU

sábado, 11 de diciembre de 2010

DELICIOUS-MATEMATIKA LANTZEN.


Ikasleekin, Lehen Hezkuntzan, Matematika arloan lan egiteko materiala bilatu  eta www.Delicious.com jarri eta gero, honeek dira nik gustukoen izan ditudan webguneak:

Dena den, aipatu , Deliciousen sei izan direla jarri ditudan estekak, baino hauek aukeratu ditut hurrengo arrazoiengatik:
-Diseinuari dagokionez,  informazioa eta loturak ondo antolatuta daudela uste dut, gai bakoitza oso ondo bereizita dagoelako atalka. Hori dela eta, erabiltzerako orduan, nahiko errazak eta ulergarriak diren webguneak dira. 
-Edukien aldetik, lehen aipatutako moduan, matematikan lantzen diren arloak, atalka edo gaia antolatuta daude, horregatik, konkretuki bilatzen gaudena modu arinean aurki dezakegu.
-Bestalde, esan beharra daukat, webgunean hiru hezkuntza desberdinetan aukeratu jarri ditudala gaur egungo hezkuntza ingelesa, euskara eta erdara menperatzea funtsezkoa iruditzen zaidalako. Beraz modu honetan, matematikako terminoak hiri hizkuntzatan menperatu ahal izango dituzte.

Azkenik, aipatu behar dut, Matematika arloko webguneak aukeratu ditudala, modu birtualean hobeta lantzen den irakasgaia  uste dudalako dela. Hau da, paperean gauzak egiteko, hainbat eta hainbat material behar dira ( erregela, konpasa, eskuaira, kartaboia, graduatzailea, borragoma...) beraz, teknologia berriez balitu ezkero, ez dugu denbora galduko honek erabiltzen  eta modu azkarrean eta eraginkorrean erabiltzen ikasiko dugu. Honek ez du esan nahi, paperean erabiltzen ez dugunik ikasi behar.

lunes, 29 de noviembre de 2010

ALFABETIZAZIO DIGITALA

Gaur egungo hezkuntzan, alfabetizazio digitala gero eta indar handiagoa hartzen ari da, Eskola 2.0ren helburu nagusienetarikoa izanik.

Hurrengo bideoetan, alfabetizazio horren inguruan ikuspuntu desberdin bi ematen dira:





Lehenengo bideoan, “ Multimedia Literacy Digital Story”, aipatzen da, zelan eskolaren digitalizazioaren ondorioz, haurrek ez dituzte gauzak imajinatu behar, Teknologia Berrien eraginez zuzenean ikusi ahal dituztelako. Adibidez, gizakiaren gorputz eskemari buruz hitz egiten badaude, internetera jo eta bideo baten bidez , gorputz eskema zelangoa den barrutik 3D-tan ikusi ahal dute.

Bigarrenean , “Tiscarresume”, horrekin ados daude. Baino, erabiltzen hasi aurretik curriculumaren egokitzapena eta ikasleen formakuntza ezinbestekoa dela kontuan izanik. Azkotan aipatu den moduan, irakasleen formakuntza egokirik barik, ikasleek ez dute askorik ikasiko.
Bestalde, ikasleei erakutsi behar zaie, Teknologia Berriak behar den moduan erabiltzen, hau da, bilatzen den informazioa moldatzen eta behar den moduan erabiltzen jakitea. Horrez gain, beraien datu pertsonalen pribazitatearen garrantziaz jabetu behar zaie.

Azken finean, Alfabetizazio Digitala emateko ere, beharrezkoa den formakuntza eta currimulumaren egokitzapena ezinbestekoa da.

domingo, 28 de noviembre de 2010

Eskola 2.0 eta "Pizarra Digitala"


Gaur egungo hezkuntza, erabiltzen hasi den Eskola 2.0 daukagu. Eskola 2.0ren helburu barra zentroetatik teknologiak banatzea eta azpiegiturak sortzea da, honen funtzioa eskolan lehenengo momentutik zein izango den finkatuta egonda.Beraz, irakasleek ez dute aukerarik izango ikasleak beraiek nahi duten modu eraginkorrean eta didaktikoan hesitzeko.
Hori dela eta, argi dago, hezkuntza proiektu honek ez dituela inolako hobekuntzarik ekarriko. Baina badaude, hau arrazoitzeko betetzen ez dituen faktore gehiago:
-         Irakasleek ez dute behar bazelako formakuntzarik eta motibaziorik.
-         Ez dauka metodologia erabilgarririk.
-         Zentroaren inplikazio eza.
-         Ez dago curriculumari egokituta.
-         Tics-en adopazio eza.
Horrez gain, ez du hezkuntzaren arazo nagusiak konpontzeko interesik: ez du hezkuntza eredu berririk planteatzen, hezkuntza porrota, irakasleen formakuntza eza... Dena den, aipatzekoa da, Eskola 2.0 eta 80.hamarkadan porrot egin zuen Atenean hezkuntza proiektua antzekoak direla. Azken hau aurreratuagoa zegoen honako aspektuak betetzen zituelako:
-         Curriculuma hartzen zuen kontuan.
-         Aukera ematen zuen irakasleek nahi zuen moduan hesitzeko.
-         Tics-en adaptazioa zegoen.
-         ...
2003.urtean, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailan “Pizarra Digital” hezkuntza proiektua erabiltzen hasi zen. Hau Eskola 2.0ren oinarria kontsideratzen da.
Pizarra Digital proiektu hau erabiltzen hasi zenean, curriculumean ez zen inolako egokitzapenik egin, ondori negatiboak ekarriz. Ondori negatiboak zergatik?: ikasle bakoitzari ordenagailu bana eman zitzaion aurretiaz inolako formakuntzarik eduki bari, beraz, ez ziren hobekuntzarik lortu ( ordenagailua erabiliz edo ez, emaitzak berdinak ziren) eta dirua alferrik galdu zen. Gainera, Eskola 2.0ren moduan, hau ere inposatu egin zen. Ondorio negatiboa honek, familien balorazioetan argi ikusten dira.

Honekin, ondoriozta daiteke, digitalizazio eraginkorra emateko oinarrizko  ezaugarri/funtzio batzuk eman behar direla:
-         hezkuntza eredu bat, zein ezagutzaz, heziketaz, eta estrategi pedagogikoez arduratzen den.
-         Estruktura berriak eta dinamikoagoak eskaintzen dituen proiektua.
-         Irakasleei laguntzak eskaintzen diotena.
-         Besteekin harremanetan egoteko erabilgarriak izatea.
-         Irizpide argiak ezartzen dituen hezkuntza proiektu digitala.
-         ....

Aurreko guztia kontuan harturik, eta hainbat gurasoen iritzia kontuan harturik , nire aburuz, teknologia berrien erabilera eskolan funtsezkoa da. Baina, ez da gauetik egunera inposatu ahal den hezkuntza proiektua, aurretiaz, irakasleek oinarrizko formakuntza jaso behar dutelako. Honek formakuntzarik gabe, ikasleek ez dutelako aurrerapenik egingo. Bestalde, curriculumean argi geratu behar da, erabiltzen hasi baino lehen, zer den lortu nahi dena Teknologia Berriak eskola esparrura eramanez. 

lunes, 15 de noviembre de 2010

BLOGAREN APLIKAZIO DIDAKTIKOA


Ohituta gaude, teknologia berriak denbora pasa moduan erabiltzera. Beraz, zertarako erabili dezakegu Bloga denbora pasa moduan erabiltzen ez badugu?
 Nire ustez, bloga webgune didaktikoa  moduan erabili dezakegu. Horregatik, hezkuntza esparruan, hainbat  gauzetarako erabili ahal dela uste dut:  

§         Ikasleek modu aktiboan ikasteko.
§         Ikasleek gero eta indar handiago hartzen dagoen Teknologiak erabiltzen jakiteko. Honek etorkizunean ezinbesteko lan tresna bilatuko direlako.
§         Ikasleek lan egiteko behar duten materiala Blogean link moduan edukitzelp.
§         Egindako lana, egunak aurrera egin ahala, gogoratzeko eta berriro lantzeko.
§         Gurasoek ikasleen jarraipena egunero, astero, hilabete....jarraitzeko.

Hala ere, alde batetik aipatu behar dut, bloga eskoletan erabili ahal izateko irakasleek honi buruzko ezagutza eta formakuntza izatea ezinbestekoa izango dela.  Bestalde, ez dut uste,  bloga edozein adinetan erabili daitekeela. ( laugarren mailatik aurrera gomendatzen dut)   
Azkenik aipatu, Bloga ez dela izan behar irakaskuntza metodo bakarra, baizik eta irakaskuntza metodo horren zati bat. 

sábado, 6 de noviembre de 2010

KAIXO LAGUNAK,

Leku honetan, ni gehiago ezagutzeko aukera izango duzue. Modu honetan, kontaktuan egongo gara, bata bestea gehiago ezagutuz eta hurbilago sentituz.

Espero dot, Blog honetan jarritakoa, idatzitakoa.... zuen gustukoa izatea.

Beraz, sartu ,ikusi, irakurri, entzun, eta gozatu.

Eten digitala.

Aurreko sarreratan, argi geratu da, Teknologia Berriak ezinbestekoak bihurtu direla gure eguneroko bizitzan, bizi garen gizartean gero eta gehiago erabiltzen hasi garelako (norbaitekin kontaktuan egoterako orduan, albisteak emateko, erosketak egiteko, bidaiak antolatzeko...) Baina, toki guztietan ez dira berdin erabiltzen, badaudelako erabiltzen duten hiri, herri, pertsonak... eta ez dutenak erabiltzen. Horien arteko desberdintasunari, Eten digitala deituko diogu.

Dena den, aipatu beharra dago, gure gizartean Eten digital mota desberdinak daudela: ekonomikoa, teknologikoa, generazionala, psikologikoa, barruko etena, lanekoa, hezigarria, hizkuntzarena.... Goazen aipatutako eten batzuk modu labur batean azaltzen:

--- Eten ekonomikoa: eten mota hau azaltzerako orduan, bi tendentzia nagusi daude: biguna eta gogorra. Bigunari dagokionez, konpondu daitekeen arazo bakarra komunikatzeko teknologien azpiegitura da. Tendentzi gogorrena, errealistena dela esaten da. Bertan, esaten da, arazoa desberdintasuna soziala eta ekonomikoagatik dela esaten da.
--- Eten teknologikoa: teknologiak ez dira berdin erabiltzen egoera ekonomiko desberdinean dauden toki desberdinetan. Adibidez, New Yorken gehiago erabiliko dira, Afrikan baino.
--- Eten generazionala: argi dago, gazteek teknologia gehiago erabiltzen dituztela helduek baino. Honek, jaio direnetik, erabiltzen hasi egin direlako. Helduek ordea, honek ulertzeko eta erabiltzeko zailtasun handiak dituzte. Hau horrela dela dakigu, egindako inkesta batzuengatik. Nondik, argi ikusi daiteke gazteek hamar ordu inguru egoten direla teknologiak erabiltzen.
--- Genero etena: irakurritako artikuluan egindako inkesta batzuetaz ondoriozta dezakegu, gizonek emakumeek baino gehiago erabiltzen dituztela Teknologia Berriak. Hala ere, esan beharra dago, toki batzuetan, besteetan baino alde gutxiago dagoela. Adibidez, Suedian ez dago desberdintasun handirik, Italian, ordea, bai.
--- Eten psikologikoa: eskoletan oraindik ez dira Teknologia Berriak behar den moduan erabiltzen hasi, azalketa asko suposatzen duelako.
--- Hizkuntzaren etena: beste, eten guztietan gertatzen den moduan, hizkuntzarekin ere etenak gertatzen dira. Teknologia berrien hizkuntza ofiziala ingelesa da, horrek suposatzen du, ingeleseko ezagutza minimoa eduki behar dela honek ulertu eta erabili ahal izateko.
- --Azkenik, gure esparrura hurbilduz, eten hezitzailea daukagu: lehen aipatu dudan moduan, Teknologia Berriak gero eta gehiago erabiltzen hasi dira, egungo gizartean eskolara hedatuz. Hori dela eta, haurrak ez daude prestatuta honek erabiltzera eta ulertzera. Dena den, prestakuntza hori edukitzeko, lehenengo eta behin irakasleak prestatu beharko dira.


Azkenengo eten hau, guri dagokigun arazoa da. Beraz, zer egin daiteke arazo hau eskola esparruan konpontzeko? Zer proposatu dezakegu?

Argi dago, ikasleek Teknologia Berriak erabiltzen hasi behar direla inola zailtasunik eduki gabe, hori dela eta , eskola esparruan bi aldaketa nagusi egin behar dira. Alde batetik, hezitzaileak prestatu egin beharko dira. Bestetik, ikastetxeek metodologia aldatzeaz gain, hau aurrera eraman ahala izateko materiala eskuratu behar izango dute.

Nire ustez, testuan proposatzen diren aldaketak ezinbestekoak dira, baino argi dago, hau guztiau behar den moduan aurrera eramateko denboraz gain, baliabide ekonomikoak ere ezinbestekoak izango direla. Izan ere, aipatu behar dut, ikasturte honetan, eskoletan Teknologia Berriak erabiltzen hasi direla eta ez dutela inolako arrakastarik izan. Horren arrazoia,irakasleak ez daudela behar den moduan prestatuta da. Beraz, ez da nahikoa, ordenagailua erabiltzen jakitearekin, sarean azaltzen den informazioa sailkatzen eta aukeratzen ikasi beharko da.

jueves, 4 de noviembre de 2010

Testu birtuala

“ZERGATIK INFORMAZIOAREN ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA BERRIAK?” Lehenik eta behin, esan beharra dago, testu honetan aurkezten diren ideiak modu logiko batean antolatzen direla eta, ondorioz, beste asko baino ulergarriagoa eta irakurterrazagoa dela. Gainera, gai interesgarriak jorratzen ditu eta oso baliagarria gertatu zait hainbat iritzi kolokan jarri eta nire ideiak nolabait argitzeko. Izan ere, artikuluan, idazlea, teknologia berrien definizioaren, horiek hezkuntzan eta gizartean duten presentziaren, beraien abantaila eta desabantailen eta teknologia berriak eskolan sartzeko beharraren inguruan mintzatzen da. Hau guzti hau irakurri ondoren, teknologia berriak eskolan sartu behar al dira? Eta, zergatik? Galdera hauei erantzuna eman ahal izan diet. Orain arteko testuetan, gai honen inguruko iritziak plazaratu zaizkigu teknologia berrien erabileraren aldeko jarrerak agertuz, baina, era berean, arriskutsuak izan daitezkeela eta eskolan sartu aurretik hausnarketa sakon baten beharra dagoela ere azpimarratzen izan dute. Are gehiago, onura baino desabantaila gehiago aipatzen izan dira, batez ere, honen aurretik irakurritako azkeneko artikuluan, horrek beldurra eta zalantzak sorraratzen dituelarik. Hala ere, egia esan, testu honetan aipatzen den moduan, gizarte bakoitzak bere teknologia berriak izan ditu eta horiek erabateko aldaketa eragin dute. Ildo horretatik, egunotan, multimedia baliabideak eta, batez ere, ordenagailuekin eta internetekin erlazionatutako bitarteko berriek gure bizimodua errotik aldatu digute, gaur egun, informazio eta komunikazio birtuala gailentzen ari direlarik. Gainera, edozeinek eskuratu dezake teknologia, hitzak, testuak, irudiak eta soinuak euskarri bakarrean izan eta datuak modu atseginago batean jasotzea ahalbidetzen duelarik. Eta, ez hori bakarrik, jasotzeaz gain, informazioa bidali, elkarreragin eta komunikatu ere egin gaitezke. Honen haritik, askotan, horixe hartzen da teknologia berriak eskolan sartzearen aldeko arrazoi nagusietako baten moduan, hots, informazio eguneratu, erakargarri, dinamiko eta interaktiboarekin lan egin eta gehiago ikasiko dutela, ondorioz, horien beharra azpimarratuz. Alabaina, hau ez da egia osoa. Izan ere, sarean informazio piloa badago ere, guztia ez da fidagarri edota erabilgarria eta dinamikotasun eta erakargarritasuna galdu egiten dira. Gainera, teknologia ez dago guztion esku, dirua dutenek bakarrik darabilte, eskoletan nazioarteko kulturak ezagutu eta beste herrialde batzuetako haurrekin komunikatzeko eta umeak aberasteko aukera eskaintzen dutela baieztatzea, neurri batean gezurra esatea delarik. Haurrak beraien antzeko kultura maila eta bizimodua duten pertsonekin bakarrik komunikatuko dira, Afrikako herri pobre batean gosez hiltzen dagoen haur batek ez baitu internetera konektatzeko aukera handiegirik izango. Halaber, hauekin batera, teknologia berriak eskolan sartzea ezinbestekotzat hartzen da gizartean egunero eta uneoro erabili beharra dauzkagulako eta, ondorioz, horiek maneiatzen trebatu beharra daukagula uste delako. Beste askok, aldiz, teknologia eskolara iristearen kontua negozio gisa ikusten dute, enpresa handiek motibatutako zerbait bezala. Baina, errealitatea honako hau da: umeak ohetik altxatu eta gosaltzera joaten dira, bitartean, telebista piztuz. Ondoren, etxeko portaletik irten eta izkinako horman kartel bat ikusten dute zerbaiten propagandarekin. Metroan, ordea, pantaila txikietan, oharkabean, irudi erakargarriak erakusten dira. Edozein txartel erosterakoan, iragarki eta logotipoak daude makinetan kolore bizi-biziekin eta, eskolatik irten eta lanak egiteko interneten sartutakoan, informazioa eta mezuak dira nagusi. Haurrek, teknologia berrien bitartez, irudi eta bestelako baliabideak erabiliz, mezuen bonbardaketa pairatzen dute jaiotzen diren egunetik bertatik hasita. Ondorioz, eskolan, hauek interpretatzeko bitartekoak eskaini behar dizkiegu. Hau da, azken finean, gizartea aldatu egin da eta teknologia berriek inguratzen gaituzte, inkontzienteki jarrera eta ikuspegiak erakutsi eta transmititzen dizkiguten teknologia berriek, hain zuzen ere, botere hezitzaile eta manipulatzailea duten teknologia berriek. Izan ere, horiek bide direla inolako filtro edota hausnarketarik gabe mezuak etengabe ikusi, entzun, irakurri eta sentitzen ditugu, barneratuz, konturatu gabe gure askatasuna eta kritikotasuna galduz. Hori dela eta, teknologia berriak eskoletan sartzea ezinbestekoa dela deritzot, bai, baina ez horiek nola funtzionatzen duten ikasteko edota informazio eguneratuarekin lan egiteko bakarrik, baizik eta, batez ere, egunero horien bitartez jasotzen ditugun estimulu, irudi, informazio eta mezuak ezagutu, aztertu, horiek barneratzen ditugunaren kontziente izan, guzti horren aurrean kritikoki aritu eta beraien bizitzaren jabe bihurturik, erabakiak hartzeko gai diren haurrak hezteko. Hau da, teknologia berrien deskodetzean alfabetatzeko, besteek beraiei komunikatu nahi dietena ikusten jakin eta txotxongilo hutsak izateari uzteko, inoren menpe egotetik, aske, autonomo eta kritiko izatera igarotzeko. Horrela, pertsona moduan hezi, hazi eta benetan gertatzen denaz jabeturik, etorkizun hobe baten alde egiteko gai izan daitezen. Amaitzeko, esan beharra daukat, hau guztia testu honi eta klasean izandako eztabaidari esker pentsatu ahal izan dudala eta, horrek guztiak, orain arte zalantzak izan baditut ere, teknologia berriak eskolan sartzea nahitaezkoa dela ikustea ahalbidetu didala eta, batez ere, horretarako dagoen benetako arrazoia ulertu ahal izan dudala. Beraz, oso testu aberasgarria eta argigarria izan da, etorkizunean, irakasle lanetan aritzen banaiz, gogoan hatzeko modukoa nire lana ondo burutu eta haurrei hezkuntza egokia eskaini nahi badiet, behintzat!

"Marquesina"

Teknologia berrieri buruzko iruzkinak

jueves, 28 de octubre de 2010

Teknologia Berriak eta Informazioaren Gizartea

Teknologia Berriak eta Informazioaren Gizartea

Gaur egun, gure gizartean gertatzen denari buruzko informazio jasotzeko bide derberdinak daude, horietariko bat teknologia berriak izanik. Honi esker, gure inguruan gertatzen diren gauzak ( ekonomiaren egoera, eguraldia, kirolak, politika, kaleko albisteak, trafikoa...) momentuan jakingo ditugu, baita beste toki desberdinetan gertatzen dena ere. Hau da, mundu guztiko informazioa toki baten bilduta egongo da erabiltzaileak informaturik edukitzeko. Web sozialak, segunduro aldatuz, bertan etengabe informazioa sartuz.
Beraz, esan dezakegu, ikuspuntu honetatik aldaketa ona izan dela, nahi dugunari buruzko informazioa sarean modu errazean aurkitu ahal dugulako.

viernes, 22 de octubre de 2010

Prometeus





Argi dago, bideoan teknologien aurrerakuntzei buruz hitz egiten dela, baita honek gure eguneroko bizitzan eduki duen eta edukiko duen eraginean ere. Horregatik, bidea ikusi eta gero, hainbat eta hainbat gauza etortzen zaizkit burura. Hala nola, zelan hamar urtetik hona, internet gure eguneroko bizitzan ezinbestekoa bihurtuko den.

Honek, erraztasunak ekarri ditu informazioa bilatzerako orduan, lan egiterako orduan, pelikulak eta musika entzuterakoan...Baina, aldaketarik garrantzitsuena jendea momentu oro harremanetan jartzen duela da. Horretarako, emaileak, webgune sozialak, egunkariak, aldizkariak, foroak eta abar ditugu. Lehen beti erabiltzen ziren eskutitzak alde batera utziz.

Hori dela eta, bideoan aipatzen da, etorkizun batean, bakarrik internetez baliatuko garela edozer gauza egiteko, indar handia hartzen dagoen medioa delako. Nire ustez, hau ez da horrela izango, momentu honetan internet dohain erabiltzen gaudelako, baino hemendik urte batzuetara hau ez da horrela izango eta jendeak gero eta gutxiago erabiltzen hasiko da. Dena den, ohitzen hari gara eguneroko bizitzan internet edozertarako erabiltzera eta ezin izango gara gai izango hau barik bizitzera.

Gauza berdina gertatzen hasi da eskoletan. Liburuak alde batera usten hasi direla teknologia digitalak erabiltzeko. Adituen arabera, bide eragingarria eta komenigarriago delako. Baino, arazoa da, internetetik, gaur egun, era guztietako informazioa dagoela, eta eskolan matematika, euskara, gaztelera... ikasteaz gain, informazioa hautatzen ere ikasi beharko da. Beraz, ikasgai berria sortzea ezinbestekoa izan da generazio berriak hesitzeko.

Hau guzti hau kontuan hartuz, nire ustez teknologia berrien erabilpenak izango dituen ondorioetan pentsatu beharko da.

jueves, 21 de octubre de 2010

Estekak sartzeko aproba.

Sarrera honen bidez, estekak zelan sartzen diren ikusi daieke. Esaterako "hemen klik eginez" EHU-ko orrialdera joango gara.

jueves, 14 de octubre de 2010




Gaur egun, gure gizartean gero eta indar handiagoa hartzen hari den Web 2.0 daukagu. Baino hau ulertzeko lehenengo web 1.0 zer den jakin behar da, hau oinarritzat harturik sortu zelako.

Web 1.0 zegoenean, erabiltzaileak interneten eskegita zegoen informazio bakarrik ikusi eta irakurri ahal genuen hiperbinkuluen bitartez, baino 2004. urtetik aurrera web 2.0rekin, informazio hori irakurtzeaz gain, aldatu dezakegu edo eta geu izan informazio hori sarean sartzen dugunak. Informazioaz gain, musika, bideoak, argazkiak.... igo ahal ditugu interneteko erabiltzaile guztiekin konpartitzeko.
Honek suposatzen du, erabiltzaileak garela internet egiten dugunak, hau da, ezinbesteko oinarria teknologia berri honek aurrera egiteko.

Aipatutako moduan, informazioa gu, erabiltzaileak, gara sartzen duguna.Horretarako, aplikazio desberdinak erabiltzen ditugu: tuenti, youtube, facebook, blog, wiki, yahoo.... Sartzen dugun informazio guztia, “Tag” edo “Etiketen” bitartez egiten dugu.

Azkenik, esan beharra dago, web 2.0 ondorioak ekarri dituela:
-Irakaskuntzan --> unibertsitatean gero eta gehiago erabiltzen hasi da lanak egiterako orduan. Eskoletan, ordea, liburuak alde batera usten hasi dira teknologi berri honekin lan egiteko.
- Lagunekin edozein momentuan kontaktuan egon ahal gara.
- EGuneroko bizitzaren zeregina egin ahal ditugu: erosketak, egunkaria irakurri....
- Gure bizitzaren "zati" bat, sarean jartzen dugu besteekin konpartitzeko.
- Bidaiak antolatu ahal ditugu.
- Musika entzun ahal dugu.
- Filmak ikusi ahal ditugu.